Egin zaitez enbaxadore
Bizitzeko gaitasunak gure gizartearentzat garrantzitsuak direla uste duzu?
Bizitza trebetasunak helmuga izanik
Bihurtu gure ongintzako enbaxadore eta bat egin gure misioarekin adimen emozionala, pentsamendu kritikoa, talde lana eta ausardia bezalako gaitasunak sustatzeko.
Zabaldu gure mezua* munduan zehar:
Sare sozialetan egin dezakezu, hitzaldiak eman, komunikabideekin hitz egin, edukiak sortu, laguntza eta dohaintzak bilatzen...
* Enbaxadore gisa, gure misioa sustatuko duzu, ez Atyla Fundazioa. Emango dizkizugun materialen artean ez dago Atylaren aipamenik.
Gaur bertan has zaitezke
Hona hemen gure eginkizuna laguntzeko orain egin ditzakezun gauzen ideia batzuk:
- Hasi bizitzako trebetasunei buruzko elkarrizketa: Aukeratu sustatzen ditugun gaitasun horietako bat eta galdetu norbaiti, adibidez: "zure ustez, noraino da ona?", "Zer garrantzi du horrek zure bizitzan?" edo "Zein inportantea da munduarentzat?"
- Idatzi sare sozialetan: Bizitzeko trebetasunei buruz izan daiteke, Atyla erakunde gisa, gure bidaiei buruz... inspiratzen zaituena. Nahi baduzu, #AtylaShip erabil dezakezu eta etiketatu @Atyla_ship-rekin. Hemen gure estekak Insta, Facebook, Twitter eta YouTube.
- Eskegi kartel bat ikusgai dagoen leku batean: Begiratu kartelak karpeta honetan, etxean edo inprimategi batean inprima ditzakezu (gehienezko tamaina DinA3) eta jende gehiago ikusiko duen tokian eskegi. Denda, taberna, jatetxeetan lagunak badituzu, eskegi ditzakezu.
- Egin diru bilketa bat: Modurik errezena da Facebookeko diru bilketak (gu bezalako erakunde ongintzarako funtsak dirua biltzeko aukera ematen du). Jar zaitez gurekin harremanetan ongintzazko ekitaldi bat antolatu nahi baduzu: tailerra, kontzertua, korrika...
Egin eskaera hemen enbaxadore izateko:
Bela/entrenamendu esperientziarik al duzu?
Gure misioa, ikuspegia eta gure balioak
Zer dago gure erakundearen muinean?
Gure Beka Funtsa
Zorte gutxiko jendea ere gure bidaietan bat egiteko